marimendi

2010 ko Jarduera : ANDEAK

ARGAZKIAK IKUSI

Perun  izan gara aurten Marimendiok. Urte birik behin egiten ditugu igoera potenteak. 2006an Alpeetako Mont Blancen izan ginen. Caucasoko Elbrusen 2008an. Eta aurten, 2010.ean, Mendikate Zuriko Piscon, Ishincan eta Urusen, 5.000 metrotik gorako mendiak hirurak.

Ishinca Urus

Uztaileko bigarren hamabostaldian izan gara bertan eta bizipen gehienak gozoak izan baditugu ere,  gaziak ez dira faltatu.
Gozoak izan ditugu, ederrak direlako hango parajeak, atsegina bertako jendea, konpetenteak profesionalak eta aparta eguraldia. Garaierak eragindako buruko minak eta ezin egokituak sortutako sabeleko beherakoak izan ditugu gaziak, eta oso gaziak gainera.

Peru hego hemisferioan dago eta uztailean, gure udan, han neguan daude, gure parametroen arabera hotza baino gehiago lehorra. Andeek zeharkatzen dute iparretik hegora  eta beraz oso menditsua daPeru.Handiak dira mendiak, asko eta asko zailtasun handikoak, behin bakarrik zapalduak.  Huascaran 6.678 metrokoa da Peruko mendirik garaiena.

Pisco

Gure ibilaldira makurtuta, gure helburua Andeak ikustea eta sentitzea izan da. Horretarako Mendikate Zuriko hiru mendi igo ditugu Ishinca 5.530m, Urus 5.495m eta Pisco 5.752m.
Hiru igoera horien argazkiak dituzue orri honetan.

Ishincara eta Urusera igotzeko kanpamenduak 4.500metrotan jarri genituen, Piscora igoteko berriz, bi kanpamendu jarri genituen bata 4.650metrotan eta bigarrena 4.800 inguruan, beraz gailur egunean mila metro inguruko igoerak izan dira.

Mendiak teknikoki ez zaizkigu zailak iruditu baina, luzeak bai, pauso mantsoak izan dira gora eta behera. Perura heldu eta laugarren egunean 4.800 metrotik gora ibiltzea izan daiteke  mantsotasun horren arrazoia, agian bai!.

© Copyright 2007 marimendi.org
info@marimendi.org