marimendi

2008 ko Jarduera : ELBRUS (5.642)

2008ko udan, Kaukasoko mendikatera abiatuko gara Euskal Herriko hogeita bost emakume euskaldun, Europako gailurrik altuena igotzeko asmoz.

ELBRUS, KAUKASO MENDIKATEKO SUMENDIRIK HANDIENA, EUROPA FISIKOAREN TONTOR ENBLEMATIKOA.

Elbrus da Europako mendirik altuena, 5.642m ditu, Mont Blancek baino 800m gehiago.

Gure inguruetako mendiekiko ohiz kanpoko altuera handia eta berebiziko hotza izango dira aurtengo erronkan uzkaldu beharko ditugun zailtasun bereziak.

Kaukasoko gainerako mendietatik, mila metrotan zutitzen da Elbrus. Bi itsasoren tartean dago: Itsaso Beltza eta Kaspio.

Haizeak gogor jotzea eta hezetasun maila altua izatea dakartzate aparteko ezaugarri geografiko horiek. Igotzeko zailtasun erantsiak ekarriko ditu horrek gugana.

Udaberrian indartu behar du laboreak

Otsailean hasiko da aurtengo udan Elbrusen amaituko den ekimena. Gainditu beharreko igoerak handiak dira. Gure artean ohikoak direnak baino handiagoak izango dira han metatutako desnibelak. Basoetatik abiatuta, glaziarretarainoko ibilbidea burutu behar dugu.

3.900 metrotara dago Elbrus mendiko azken aterpea (Kupelak deitua) eta horrek esan nahi du azken egunean 1.742 metroko altuera irabazi behar izango dugula, 5.642ak lortzeko.

Terskol herrixka, bailaran.

egutegia

Kupelak, azken babesa

 

Kaukaso mendi-katea, gailurretik ikusia.

 

Beraz, desnibelak metatzen hasi behar da lehenbailehen. Gure prestaketak, hein handian, hori gainditzekoa izan behar du  eta, beraz, ezin da azken unera arte utzi.

Mendizale-taldea ere zabaldu gura dugu, emakume gehiago nahi ditugu taldean: euskaldunak, berrogei urtetik gorakoak eta goi mendia maite dutenak.

Gure asmoa da euskal lurralde guztietako partaideen kopurua orekatua izatea eta denetara dozena bi emakume abiatzea itsasotik zuzen bost kilometro zutitzen den sumendira.

Prestaketa egokia eta osasun kontrol guztiak eginda, uztailaren 16an irtengo gara Moskura, handik, lehenbizi, Mineralnye Vodi eta, ondoren, Kabardino Balkariako Errepublika autonomora joateko.

Hurrengo egunetan, Cheguet mendi inguruetan ( 3.461m), Elbrusen magalean dauden Garabashi eski-estazioan (3.750m) eta Pastukhov harkaitzetan (4.650m) egingo dugu aklimatazioa.

Egitasmoaren arabera uztailaren 22an edo 23an izango gara gailurrean; nahiago 22an  Mont Blancen ere horrela izan ginelako.

Aurrekoan bezala, helburua talde osoak gailurra zapaltzea izango da.

Aurre prestaketa behar bezala egin ezkero, lortu egingo dugu.

© Copyright 2007 marimendi.org
info@marimendi.org